martes, 15 de octubre de 2013

HISTORIAURREA


 

Historiaurrea gizakia agertu zenean hasi zen, duela milloi urte inguru. Eta amaitu zen gizakia idazten hasi zuenean, duela hiru mila urte inguru. Paul Tournal ikerlariak sortu zuen terminoa hegoaldeko Frantziako kobazuloetan aurkitutakoa izendatzeko. Frantsesez, era zabalean, 1830eko hamarkadan erabiltzen hasi zen. Historiaurrean hiru aroak bereizten dira: Paleolitoa, Neolitoa eta Metal Aroa.

Historiaurreko mugak lausoak dira. Atzera egitean, Lurran bizitza sortu zeneraino eramaten da batzuetan historiaurrea (dinosauroak, beraz, historiaurreko animaliak izango lirateke). Baina orokorrean, gizakia agertu zen garaietarako uzten da. Amaitzeko data tokiaren arabera aldatzen da, idazkuntzaren asmakizuna ez baitzen homogeneoa izan. Egipton, K. a. 3500 aldera hasi zen idazten, baina Ginea Berrian K. o. 1900 inguruan.

Definizioz historiaurrean idazkirik ez dagoenez, garai horren inguruan ezagutzen dugun informazioa paleantologiak, biologiak, palinologiak, geologiak, arkeoastronomiak, antropologiak edo arkeologiak, besteak beste, ekartzen digutena da. Hala ere, XX. mendeak aurrera egin ahala, beste aroetako historialariek idatziak ez diren beste informazio-iturri batzuk ere erabiltzen dituzte.

Historiaurrea jorratzen dituzten ikerlariek, gaur egun historiaurreko arekologoek eta antropologoek, kultura arkeologikoak, eta ez gizabanakoak edo nazioak, dituzte hizpide. Guregana iritsi diren zantzu bakarrak tresnak izanda, Historiaurrea anonimoa da. Indusketak, lurzoruaren neurketak eta zientzia-analisiak dira euren bitartekoak idazkirik gabeko herrien natura eta jokabidea ikertu ahal izateko.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario