lunes, 30 de septiembre de 2013

SUMENDIAK


Sumendi bat Lurraren gainazalean edo lurrazalean dagoen irekidura bat da, barnean dagoen arroka urtu eta beroa, errautsak eta gasak ateratzen uzten duena lurbarnetik. Sumendien aktibitateak arrokaren estrusioarekin harremanetan dauden ekintzak barne hartzen ditu eta honekin lotzen diren mendien formazioak.

Sumendia Lurraren gainazaleko arrail mota bat da; horretatik, material goriak ateratzen dira kanpora. Sarri, kono formako mendi aldapatsuak dira. Baina sumendi guztiak ez dira mendi garaiak, ez eta kono perfektuak ere. Sarritan, itsasoaren azpian daude, eta kanpotik arrail luze baten itsura dute.

Bulkanologia da sumendiak aztertzen dituen zientzia.


Sumendi baten eskema: 1-Magma ganbera  2-Harri ama  3-Hodia    4-Oinarria      5-Sill
 6-Albo hodia    7-Sumendiak sortutako errauts geruzak     8-Magala   9-Sumendiak sortutako laba geruzak
 10-Eztarria     11-Kono bizkarroia      12-Laba isuria       13-Galdara     14-Kraterra     15-Errauts hodeia